2011 - 2012 ikasturtean DBHko 3. mailako Marrazketa Teknikoa arloko ikasleek Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleekin Tangram jarduerak burutu zituzten. LHko 4. mailako Matematika Tailerrean Tangram jokoa erabiltzen dutela aprobetxatuz, eta gure klaseetan prestatu genituen diseinuetan oinarrituz, hiru egunetan zehar burutu genituen jarduera hauek. Jarduera hauen helburua LHko 4. mailako ikasleek gaiaren oinarrizko ezagutzak eskuratzea izan da. Jarduera hiru gune desberdinetan egin da, eta gune bakoitzean, DBHko ikasle talde bakoitzak, txandaka antolatuta, LHko ikasleekin jarduera hauek burutu ditu:
  1. Tangram jokoekin DBHko ikasleek egindako irudiak eta beste batzuk eraikitzea.
  2. Tangram jokoa koloretako kartoi meheetan egitea eta aurreko gunean landutako irudiak sortzea.
  3. Interneten bitartez Tangram jokoa erabiltzea eta figurak sortzea.

DBHko ikasleek, gune guztietan, Tangram jokoaren ezaugarriak azaldu dizkiete LHkoei. Saio bakoitzean LHko 4. mailako talde bat edo bik parte hartu dute, beraz, gune bakoitzean LHko 8 - 16 ikasle egon dira DBHko ikasle talde bakoitzarekin.

Esperientziaren balorazioa oso positiboa izan da parte hartu dugun guztion aldetik, bai LH eta DBHko ikasleen aldetik, bai irakasleen aldetik. Espero dugu aurrerantzean antzerako esperientziak burutu ahal izatea.

Hona hemen jarduera hauetako argazki batzuk:
tangram_jarduera_2011-2012_1.JPG
tangram_jarduera_2011-2012_2.JPG
tangram_jarduera_2011-2012_3.JPG
tangram_jarduera_2011-2012_4.JPG
tangram_jarduera_2011-2012_5.JPG
tangram_jarduera_2011-2012_6.JPG
tangram_jarduera_2011-2012_7.JPG
tangram_jarduera_2011-2012_9.JPG
tangram_jarduera_2011-2012_10.JPG
DBH eta Lehen Hezkuntzako ikasleek egindako Tangram irudiekin erakusketa bat antolatu genuen LHko eraikineko euren gunean:
Tangram_erakusketa_2011-2012_1.JPG
Tangram_erakusketa_2011-2012_2.JPG
Tangram_erakusketa_2011-2012_3.JPG