Aurreko bi ikasturteetan bezala, 2013 - 2014 ikasturtean ere DBHko 3. mailako taldekoek Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleekin Tangram jarduerak burutu ditugu. 2. ebaluazioan zehar jarduera horiek prestatzen aritu gara Tangram jokoa LHn erakusten ikas unitatearen bitartez. Hona hemen horren eredu batzuk:
tangram_jarduera_2013-2014_12.JPG
tangram_jarduera_2013-2014_14.JPG
tangram_jarduera_2013-2014_13.JPG
tangram_jarduera_2013-2014_10.JPG
Jarduerak prestatzen genituen bitartean Tangram gaia hezkuntzan nola lan daitekeen aztertzen duen El uso didáctico del Tangram en la escuela testua aztertu dugu eta ondorio hauek atera ditugu:

Tangram jokoa, ongi erabili ezkero, umeen hezkuntza prozesuan oso erabilgarria izan daiteke. Ikasleen espazio ikusmena, irudiaren egitura, pertzepzioa edota ikusizko memoria eta logika lantzeko oso egokia da. Tangram jokoak hainbat aukera ematen du, jokoa modu askean landu daiteke, irudimena eragiteko, edo aurretiaz ezarritako irudiak lortzeko asmoz. Planteamendu honekin erabat ados gaude, proiektua prestatzen aritu garen bitartean irudimena eta logika asko landu behar izan baitugu. Gure proposamena LHko ikasleekin logika eta espazio pertzepzioa lantzea da.

Andoni Alava, Anton Álvarez, Asier Aurtenetxe, Joseba Basterra eta Asier Etxebarria.
Tangram jokoaren bitartez haurren espazioa ikusteko gaitasuna, irudimena eta fantasia garatzen lagundu nahi dugu. Jarduerak burutzeko orduan, LHko ikasleen eta gure arteko komunikazioa bultzatu nahi dugu. Horrez gain, umeek Tangram figurak ikustean hau osatzen duten piezak zeintzuk diren asmatzea nahi dugu. Tangram jokoaren bitartez, pieza desberdinekin figura desberdinak egin daitezkeela konturatuko dira, eta honek euren geometriarako gaitasuna hobetzen lagundu die. Irudiak sortzerakoan arazoak badituzte, guk piezak era egokian nola jarri behar diren zuzenean esateak ez die lagunduko, horregatik, pista txikiak emango dizkiegu. Era horretan benetan lagunduko diegu.

Mikel Loinaz, June Monge, Mikel Osés eta Andoni Zarate.
Tangram jokoak haurrek geometria formekiko daukaten jakintza edo ezagutza garatzeko balio du. Hau lortzeko, hiru taldetan banatuko gara eta umeek hiru jolas mota desberdinen bitartez Tangram erabiltzen ikasiko dute. Gune batean, LHko ikasleak Interneten bidezko Tangram joko batekin figurak sortzen saiatuko dira. Beste batean, guk sortutako figuren siluetak izango dituzte eredu bezala eta Tangram jokoarekin irudiok eraiki behar izango dituzte. Irudiak eraikitzerakoan zailtasunak izango balituzte guk irudiak asmatzen lagunduko diegu. Azken gunean, Tangram piezak kartoi meheetan moztu eta beste kartoi mehe batean itsatsiz figura berriak sortuko dituzte haien irudimena lantzeko asmoz.

Julen Basabe, Iker Rementería, Raúl Santamaría, Jon Soto eta Isai Vélez.
LHko 4. mailako Matematika Tailerrean Tangram jokoa lantzen dutela aprobetxatuz, eta gure klaseetan prestatu genituen diseinuetan oinarrituz, bost egunetan zehar burutu ditugu jarduera hauek, egun bakoitzean LHko 4. mailako talde batekin. Jarduera hauen helburua LHko 4. mailako ikasleek gaiaren oinarrizko ezagutzak eskuratzea izan da. Jarduera hiru gune desberdinetan egin da, eta gune bakoitzean, DBHko ikasleek, txandaka antolatuta, LHko ikasleekin jarduera hauek burutu dituzte:
  1. Tangram jokoekin DBHko ikasleek egindako irudiak eta beste batzuk eraikitzea.
  2. Tangram jokoaren piezak koloretako kartoi meheetan moztea eta beste kartoi mehe batean itsatsiz irudiak sortzea.
  3. Interneten bitartez Tangram jokoa erabiltzea eta figurak sortzea.

DBHko ikasleek, gune guztietan, Tangram jokoaren ezaugarriak azaldu dizkiete LHko ikasleei. Saio bakoitzean LHko 4. mailako talde batek parte hartu du, beraz, gune bakoitzean LHko 8 - 9 ikasle egon dira DBHko ikasle talde bakoitzarekin.

Hona hemen jarduera hauetako argazki batzuk:
tangram_jarduera_2013-2014_1.JPG
tangram_jarduera_2013-2014_2.JPG
tangram_jarduera_2013-2014_3.JPG
tangram_jarduera_2013-2014_4.JPG
tangram_jarduera_2013-2014_5.JPG
tangram_jarduera_2013-2014_6.JPG
tangram_jarduera_2013-2014_7.JPG
tangram_jarduera_2013-2014_8.JPG
tangram_jarduera_2013-2014_9.JPG