kasturte honetan, azken bost ikasturteetan bezala, DBHko 3. mailako Marrazketa Teknikoa arloko ikasleak, Lehen Hezkuntzako 4. mailara joan gara Tangram jarduerak burutzera. Duela sei ikasturte, 2011 - 2012an, hasi ziren jarduera hauek, oraingo DBHko 3. mailako ikasleok Lehen Hezkuntzako 4. mailan geundenean, eta orduan, DBHko ikasleen eskuetatik jaso genuena, orain guk gidatu dugu. Era honetan, berriz ere, gure filosofia den IKASKETA ZERBITZUA gai honetan ere landu dugu.

Hona hemen jarduera hauen bideoa:


Hemen klikatuz, DBHko 3.mailako Marrazketa Teknikoa arloko ikasleek asmatutako Tangram irudiak ikusiko dituzu, Lehen Hezkuntzako 4.mailara eraman ditugunak jarduerak burutzeko.

LHko 4. mailako ikasleek jarduerei buruz bete duten galdetegiaren emaitzak hemen ikus ditzakezu. Emaitzak benetan onak dira !!! Emaitza hauek DBHko ikasleek egindako lana oso ona izan dela baieztatzen dute. Eskerrik asko zuen erantzunengatik !!!

2016-2017_Tangram_jarduerak_KARTELA.PNG