2011 - 2012 ikasturtean, ukitzaileen gaia lantzeko, DBH 4. mailako ikasleei Haur Hezkuntzako ikasleentzat alfabeto bat ilustratzea proposatu genien. Epe luzean egindako proiektu honetan, ikasleek euren irudiak diseinatzeko ukitzaileen ezaugarriak aplikatu behar izan dituzte. Alfabeto ilustratu honen azken helburua Haur Hezkuntzan irakurketa – idazketa lantzeko baliabideak sortzea izan da. Ikasleek egindako lanekin erakusketa - tailer bat antolatu genuen 2012ko Lauroko Jaian.
Ikasleek Marrazketa Teknikoa eta Euskara arloen artean burututako lana behean ikus dezakezu.












Proiektu honetako lana Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko ikasleekin jarduerak burutzeko erabili dugu ikasturtearen amaieran, eta emaitza oso ona izan da. Jarduera honek Ikastolako etapa desberdinetako ikasleen arteko harremana eta komunikazioaren konpetentziak lantzeko aukera eman digu. Beheko argazkietan jarduera hauetako irudiak dituzu: ikasle txikiak zenbaketa eta idazketa ariketak egiten, irudiak margotzen, domino jokoarekin jolasten eta txapak egiteko irudiak prestatzen:

HHko_ALFABETOA_TAILERRA_1.JPG
HHko_ALFABETOA_TAILERRA_2.JPG
HHko_ALFABETOA_TAILERRA_3.JPG
HHko_ALFABETOA_TAILERRA_4.JPG
HHko_ALFABETOA_TAILERRA_5.JPG
HHko_ALFABETOA_TAILERRA_6.JPG
HHko_ALFABETOA_TAILERRA_7.JPG
HHko_ALFABETOA_TAILERRA_8.JPG
HHko_ALFABETOA_TAILERRA_9.JPG
HHko_ALFABETOA_TAILERRA_10.JPG
HHko_ALFABETOA_TAILERRA_11.JPG
HHko_ALFABETOA_TAILERRA_12.JPG
DBH 4. mailako ikasleen lanen aurkibidera bueltatu.