Orri honetan 3. ebaluazioan burutzen ari garen IRUDIAK SORTZEKO JOKOA HAUR HEZKUNTZAN ERAKUSTEN ikas unitatea azaldu nahi dugu.
2013ko martxoaren hasieran proiektu berri honekin hasi ginen, saio pilo bat daramagu proiektuan lanean eta dagoeneko ideia batzuk argi izaten hasiak gara.
Ikasle talde bakoitzak ShapeMaker jokoan oinarritutako joko bat diseinatuko du. Jokoa 25 kuboz osatuta egongo da, eta kubo bakoitzaren sei aldeak forma eta kolore desberdinetako moduluz osatuta. Kubo bakoitzaren aldeetan agertzen diren moduluak elkartuz irudiak sortuko dira, aurpegiak, paisaiak, animaliak eta abar. Marrazketa Teknikoko ikasleek beraz, jokoa osatuko duten kubo bakoitzaren sei aldeetako moduluak diseinatu eta aukeratu behar dituzte. Proiektuan zehar jarduera desberdinak burutu ditugu: sare modularrak marraztu, proiektua Haur Hezkuntzako ikasleekin burutu ahal izateko baldintzak irakurri, aztertu eta finkatu, sare modularrekin figura desberdinak eraiki eta hauen argazki bildumak egin, irudi hauek aztertuz modulu egokienak aukeratu, berriro marraztu eta koloreztatu azken bertsioa ordenagailuz diseinatzeko.
Hasierako ideia jokoa osatuko duten kuboak margotzea bazen, proiektuaren faseetan hartutako erabakien arabera eta jokoa modu errazago eta arinago batean egiteko, moduluak koloredun paper itsaskorretan inprimatuko ditugu eta kuboetan itsatsiko ditugu. Beheko argazkietako batean honen eredu bat ikus dezakegu.
Beheko argazkietan proiektuaren fase desberdinetan egindako lana ikus dezakezue:
HHrako_jokoa_prestazen_2012-2013_1.JPG
HHrako_jokoa_prestazen_2012-2013_2.JPG
HHrako_jokoa_prestazen_2012-2013_3.JPG
HHrako_jokoa_prestazen_2012-2013_4.JPG
HHrako_jokoa_prestazen_2012-2013_5.JPG
HHrako_jokoa_prestazen_2012-2013_6.JPG
HHrako_jokoa_prestazen_2012-2013_7.JPG
HHrako_jokoa_prestazen_2012-2013_8.JPG
HHrako_jokoa_prestazen_2012-2013_9.JPG
HHrako_jokoa_prestazen_2012-2013_10.JPG
HHrako_jokoa_prestazen_2012-2013_11.JPG
HHrako_jokoa_prestazen_2012-2013_12.JPG
HHrako_jokoa_prestazen_2012-2013_13.JPG
HHrako_jokoa_prestazen_2012-2013_14.JPG
HHrako_jokoa_prestazen_2012-2013_15.JPG
HHrako_jokoa_prestazen_2012-2013_20.JPG
HHrako_jokoa_prestazen_2012-2013_21.JPG
HHrako_jokoa_prestazen_2012-2013_22.JPG
HHrako_jokoa_prestazen_2012-2013_17.JPG
HHrako_jokoa_prestazen_2012-2013_18.JPG
HHrako_jokoa_prestazen_2012-2013_19.JPG
HHrako_jokoa_2.TALDEA_1.JPG
HHrako_jokoa_2.TALDEA_4.JPG
HHrako_jokoa_2.TALDEA_7.JPG
HHrako_jokoa_1.TALDEA_1.JPG
HHrako_jokoa_1.TALDEA_20.JPG
HHrako_jokoa_1.TALDEA_2.JPG
Irakurketa jardueran Matemáticas y Arte en Educación Infantil testua irakurri ondoren, hauek izan ziren ikasleek idatzitako ondorioak:

Proposatzen ditugun jarduera hauen bitartez, ikasleek Matematika eta Plastika arloei buruzko edukiak aldi berean landuko dituzte. Jarduerek kontzeptuak ikasteko zein sentimenduak adierazteko balio izango dute. Helburu hauek sare modularretan oinarritutako jokoak erabiliz lortzen saiatuko gara. Jarduera hauetan HHko ikasleek Matematika eta Plastika garatzeko aukera oso ona izango dute. DBHko ikasleontzat erronka oso zaila izango da hau, zeren eta euren irakasleak izan beharko dugu eta gure jakintza guztia haiengan islatu beharko dugu.Asier Albalá, Gontzal Garamendi, Mikel García eta Imanol Menika.
Proposatzen dugun jardueraren bitartez, HHko ikasleek Matematika eta Plastika ikasiko dute. Taldeka lan eginez gehiago ikasiko dutela uste dugu. Proposatzen ditugun ariketekin, hezkuntza aktibitate sozio kultural bat izatea lortu nahi dugu. DBHko 3. mailako Marrazketa Teknikoa arloko ikasleok HHko ikasleei gure jakintza eskainiko diegu ariketetan gidatu eta laguntzen diegun bitartean.Gabirel Arrasate, Maite Gil, Usue Monge eta Asier Susaeta.
Ikasleek Plastikaren bitartez Matematika ikasiko dute, forma geometrikoetan oinarritutako irudiak ikusiz eta eginez. Matematika egoera funtzionaletan ikasten da, guk proposatzen dugun jokoetan oinarritutako jardueraren bitartez adibidez. Guk irakaslearen rola hartuko dugu HHko ikasleak jarduera hauetan gidatzeko.Iker de la Rua, Ander Fernández de Larrea, Jon Molinos eta Jokin Ramos.
Proiekturako marrazkiak eta frogak egiten ari ginenean, Haur Hezkuntzako irakasleen bisita izan genuen. Gure lanari buruz euren ideiak eta iritziak jaso genituen. Eskerrik asko. Hona hemen Joanak Haur Hezkuntzatik bidali digun aurkezpena. Mila esker Joana !!!

DBH ko Marrazketa Teknikoko ikasleak proiektu berriak sortzen 2012-2013 on PhotoPeach


Ondoren, jokoa egiteko eta HHko ikasleekin jarduerak burutzeko jarraitu genuen metodologia azaltzen duen aurkezpena duzue. Aurkezpen hau Leioako Berritzegunean 2014ko otsailean antolatutako HamarTaBost jardunaldian aurkeztu genuen: