2017 - 2018 ikasturteko 1. proiektuan Poligono Izarrak egingo ditugu. Izarrak diseinatzeko, oinarrizko trazadura eta forma geometrikoak izango ditugu aztergai, behean sailkatuta agertzen zaizkigunak. Proiektuan landuko ditugun gaiak ebaluatzeko Alexian agertuko diren ardatzak eta ehunekoak hemen ikus ditzakezu.
Hauek dira landuko ditugun gaiak Poligono Izarren proiektua prestatzeko:
  • Oinarrizko trazadura geometrikoak: lerro zuzen paralelo eta elkartzutak, segmentu baten erdibitzailea, angelu baten erdikaria eta Thalesen teorema.
  • Oinarrizko forma geometrikoak: zirkuluak, triangeluak, laukiak eta karratuak eta poligono erregularrak. Poligono erregularrak marrazten ikasten dugunean, hauetatik abiatuz Poligono Izarrak diseinatu, marraztu, margotu eta eraikiko ditugu. Hau da, POLIGONO IZARREN SORMEN PROZESUA AMAITEZIN BATI emango diogu hasiera.

2014-2015_izar_poligonoak_3.jpg
2016-2017_PoligonoIzarra_14_PalaciosMateo_5.png
2016-2017_PoligonoIzarra_32_ArtecheAndrea_2.png

DBHko 3. mailako Oinarrizko trazadurak Geometrian ariketa orria deskargatzeko hemen klikatu.
DBHko 4. mailako Oinarrizko trazadurak Geometrian ariketa orria deskargatzeko hemen klikatu.
Eduki hauei buruzko informazioa eta trazadurak eta formak marrazteko aholkuak ondoko webguneetan aurki ditzakezu:
http://ntic.educacion.es/w3//eos/MaterialesEducativos/mem2001/dibujotecnico/Construcciones%20de%20dibujo%20tecnico/entrd.htm
http://www.educacionplastica.net/MenuTrazados.htm

POLIGONO IZARRAK MARRAZTEN ikas unitatea

Ikasleek proiektu honetan egindako lanen erakusketa hemen klikatu.
Edukien aurkibidera bueltatu.