SARRERA - ONGI ETORRIA

Ongi etorria paraleloak wikira !!! Lauro Ikastolako DBH 3 eta 4. mailako Marrazketa Teknikoa arloko wikia duzu hau. Wiki honen helburua Marrazketa Teknikoa arloko hainbat gai zure esku izatea da: arloko edukiak, irudiak eta ereduak, ikasle eta irakasleek egindako irudiak, artisten biografiak eta erreferentziak eta beste hainbat gauza gehiago.
Orriaren ezkerreko zutabean duzun aurkibidean, Nabigazioa delakoan, wikian agertzen diren gai desberdinak biltzen dira. Bertan, interesatzen zaizun atalaren gainean klikatu eta gai horri buruzko aurkibidea duen orria aurkituko duzu: arloko edukiak, gai desberdinetako fitxak eskuratzeko aukera, ikasleen proiektu eta lanen erakusketak, eduki desberdinen aurkezpenak (guzti hau mailaka antolatuta bilaketa errazagoa izateko) eta abar.
Ikasturte honetan ere, aurrekoetan bezala, ikasleek gai desberdinetan landutako edukiak epe luzerako proiektuetan aplikatuko dituzte, Proiektuen Bidezko Ikaskuntza metodologiaren bitartez. Proiektuan planteatuko zaizkien gaiak Ikastolako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat jokoak, edukiak eta jarduerak sortzea izango da. Planteamendu honi ikasleek landutako edukien bitartez eman beharko diote erantzuna. Proiektuak aurrera eramateko Arazoen Ebazpenean oinarritutako Ikaskuntza metodologian oinarrituko gara. Marrazketa Teknikoa arloan landuko dugun ebazpen mota nagusia ikusizko ebazpena izango da, hala ere, metodologia honek beste arloetako edukiak lantzea eskatuko digu baita. Bi metodologia hauek Ikasketa Kooperatiboaren metodologian oinarrituta landuko ditugu.

Ikasleei planteatuko zaizkien arazoak Ikastolako Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleekin adostuko dugu, euren ikasleen beharrizanen arabera. Ikasleek sortuko dituzten joko, eduki eta jarduerek HH eta LHko ikasleek euren klaseetan arlo eta gai desberdinak lantzeko egokiak izan beharko dute. Proiektu hauek HH eta LHko ikasleentzat ikas baliabideak izatea nahi dugu. Proiektuetan planteatutakoaren arabera, ikasleek landutako edukiak aukeratu, frogatu eta aztertu beharko dituzte, arazoari ebazpen egokiena bilatzeko asmoz.

Proiektuak bukatu ondoren DBHko ikasleak HH eta LHko ikasleengana hurbilduko dira eurek sortutako joko eta ariketekin jarduerak burutzera. Gamifikazioaren metodologian oinarrituko gara bai DBH bai HH eta LHko ikasleek jokoen biartez ikasteko. Ikasketa Zerbitzuaren metodologian oinarritutako jarduera hauen bitartez etapa desberdinetako ikasleen arteko harremana eta komunikazioa landuko dugu.

Bidea eraikitzen jarraituko dugu denon artean. Eta era honetako metodologien bitartez, ikasketa prozesuak, edukiak eta abar guztia eraikiko dutenak ikasleak eurak izango dira !!!

Espero dugu paraleloak wikia Marrazketa Teknikoa arloko edukiak ikasteko, zure zalantzak azaltzeko eta gai honi buruz duzun interesa argitzeko baliagarria izatea, eta batez ere, zure gustukoa izatea.
Hona hemen gure izaera erakusten duen bideo bat:



Hona hemen 2015 - 2016 ikasturtean DBHko 4. mailako Maitane Rotetak Ikastolaren 50. urteurrenerako egindako ikurra erakusten duen bideoa:




ICOT 2015ean egon ginen !!!
ICOT2015_logoa.png
2013 - 2014 ikasturtean Haur Hezkuntzako ikasleentzat asmatu eta sortu genuen SIMETRIAREN BIDEZKO JOKOA ICOT 2015ean, International Conference on Thinking, aurkeztu nuen. Eskerrik asko MT3ko taldeko partaide guztiei !!! Zuek izan zarete hau guztia posiblea egin dutenak eta.
GORA MARRAZKETA TEKNIKOA !!! Aurkezpena behean duzu:



Unai eta Jonan, Marrazketa Teknikoa arloko irakasleak.