MARRAZKETA TEKNIKOKO OINARRIAK


GAIA
AZALPENA

SARRERA

marrazketa teknikoko oinarrizko trazadurak.

OBJEKTU BATEN BISTAK

Gure inguruan dauden hainbat figura eta espazio errealitatean nolakoak diren argi eta zehatz jakin nahi badugu, komenigarria izaten da perspektibazko marrazkiak erabiltzea, izan ere, bere deformazio eta guzti, espazio edo figura horren ikuspegi errealistagoa ematen digute, eta hiru dimentsiotan, espazioan nolakoa den erakusten digute.
Bolumenaren adierazpen bidimentsionaleko sistema artean gu Isometrikoa aztertuko dugu piska bat.
ARIKETAK EGITEKO web hau proposatzen dizuegu:
http://www.educacionplastica.net/model3d.htm


ESKALAZ IRUDIKATZEA

Askotan objektuak handiegiak dira paperean tamaina errealean marrazteko; bestetan txikiegiak dira haien xehetasunak argi irudikatzeko.
Kasu hauetan, marrazkia handitu edo txikitu egiten da neurri guztien proportzioa gordez. Marrazki bat handitu edo txikitzeko proportzioari eskala deritzo.
Eskala, jatorrizko marrazki batean objektu baten atal baten irudikapenak duen neurri linealaren eta objektu errealaren atal beraren neurri lineal errealaren arteko erlazioa da (UNE 1026 ISO 5455 Arauak).

KOTAK NOLA JARRI
Hemen dituzue kotak edo akotazio arauak. Arretaz ikusi zuen irudiak behar den bezala neurriak adierazteko.